XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Iruzur fiskalaren aurkako batzorderik ez GipuzkoanEAJ , EA eta PSEk ezezkoa eman zioten HBk eginiko ez arauzko proposamenari
Gipuzkoako Batzar Nagusiek ez dute iruzur fiskalari jarraipena egiteko batzorderik izango, EAJ, EA eta PSEk ezezko borobila eman baitzioten atzo HBk eginiko proposamenari.
Alderdi abertzalearen esanetan, Gipuzkoan egiten den iruzurra
HBko ordezkaria den Xabier Olanok, Batzar Nagusietako Ogasun Batzordearen bileran adierazi zuenez,
Horregatik, iruzurrari aurre egingo dion batzorde berezi bat sortu beharra aldarrikatu zuen.
Ez arauzko proposamen honen arabera, ponentzia edo batzordea irekia izango litzateke eta bertan, Batzar Nagusietako kideez gain lekua izango lukete sindikatu, enpresari eta kontsumitzaileen elkarteek,
Legegintzaldiaren amaieran mota honetako batzordea sortzeak zentzu handirik ez duela onartu bazuen ere, hurrengo legegintzaldietarako aurrekari gisa balioko lukeela esan zuen Olanok, une honetan konpromisoa hartzea beharrezkotzat jo baitzuen.
Gainera, eskaera joan den azaroan egin zela gogoratu zuen, geroztik geldituta egon bada ere.
PP eta PSOEko ordezkariak proposamenaren zentzuarekin ados zeudela esan zuten, baina ez dela une egokia adierazi zuten.
PP, gainera, batzorde hori Batzar Nagusietatik harantzago zabaltzearen aurka agertu zen,
EAJ eta EAko batzarkideek, une egokia ez dela azaltzeaz gain, batzordearen sorreraren aurka hainbat arrazoi eman zuten.
EAJko ordezkariak esan zuenez, iruzurrari buruzko informazioa jasotzeko bideak zehaztuta daude jada eta beste erakundeetan
Batzarkide jeltzalearen ustetan, iruzurraren aurkako apustua Ogasun Saileko langileek egin behar lukete, beraiena baita ardura.
EAko ordezkaria bat etorri zen iritzi hauekin eta beste batzuk gaineratu zituen.
Alde batetik, ponentziaren eginkizun zehatzari buruzko zalantzak agertu zituen,
Bestetik,
Eta azkenik, hurrengo legegintzaldiko batzarkideen lana
Bozketa garaian, HBk eta IUk bakarrik eman zuten baiezko botoa, EAJ, EA eta PSEk kontra egin baitzuten eta PP abstenitu.
Bileraren amaieran Xabier Olanok adierazi zuenez,